JAMAIKAKO NESKA
Autor : ITURRALDE, JOXE
ISBN : 978-84-9172-115-4
Categoria : PAMIELA
Colección : N/D
Edición : No Disponible
Tipo : FONDO
Páginas : 240
Idioma : No informado
PVP : 17,00€

Dafne Zorregieta Rondaall, horixe da ene izena, aita euskaldun erbesteratu baten alaba naiz eta Mexikon finkaturiko familia daukan holandar ama batena. Hortxe ezagutu zuten elkar nire gurasoek, Cuernavacan, amak garai abenturazale, hippy eta ero samarra izan zuenean eta aitak leku guztietatik ihes egiteko joera hartu zuen hartan, horixe izan baitzen eta baita munduan barrena ibiltzeko daukan joera, bere ezaugarri nagusietakoa, batetik bestera mugituz alde egitekoa, alegia. Mexikotik alde egin beharrean aurkitu zen, berak aitortzen zuenez, une zehatz batean eta arrazoi jakin batengatik, eta Jamaikan pausatu zituen oinak. Amak atzetik jarraitu zion Luzea hiriraino, eta bertan jaio nintzen ni. Gero, zenbait urte pasatuta, banandu egin ziren. Luzea euskal hitza da, nire jaioterrikoek jakin ez arren. Aitak esaten zuen luzea euskaldunei ongi datorkien hitza dela, hauetarik asko, ia gehienak, luzeak direlako garaieran eta... sudur tamainan. Bera sudurluzea zen eta neu ere halakoxea naiz

RELACIONADOS POR AUTOR


RELACIONADOS POR TEMÁTICA


Logos